XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIPUZKOAKO ERAIKUNTZA ETA OBRA PUBLIKOETAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA - 1989-1990.

1. Artikulua - Lurralde-Eremua.

Hitzarmen honek Gipuzkoako probintzian, bere jarduera eraikuntzari eta obra publikoei dedikatzen dieten enpresak eta bere zerbitzura lan egiten duen pertsonal oro behartzen ditu, zuzendaritza garaiko edo kontseilu garaiko karguak betetzen dituen pertsonala salbu.

2. Artikulua - Funtzio-Eremua.

Hitzarmen honetan paktatutako klausulak betetzera behartuta dauden enpresak, beren ekintzak indarrean dagoen 1970eko Abuztuaren 28ko Eraikuntza, Beira eta Keramikako Lan Ordenantzaren I Eranskinaren I, III eta V apartatuek aipatzen dituzten guztiak dira eta hormigoiaren fabrikazio eta banaketara dedikaturiko enpresak.

3. Artikulua - Denbora-Eremua

Hitzarmen honen iraupena hogeitalau hilabetetakoa izango da, 1989ko Urtarrilaren 1etik aurrera zenbatuak, 1990eko Abenduaren 31n amaituko delarik, beraz.

4. Artikulua - Salaketa eta Luzamendua.

Bere hasierako mugaegunaren edo bere luzamenduetariko baten datarekiko gutxienezko bi hilabeteko aurrerapenarekin alderdietariko batek salatzen ez badu, hitzarmena elkarren segidako urtebeteko aldietan luzatua geldituko da.

Hitzarmenaren salaketa jazotzearen suposamenduan, gehienez 1990eko Abenduaren 1ean hurrengoaren deliberazioei ekiteko hitza ematen dute alderdiek, ahal den heinean hitzarmen honen mugaeguna baino lehen bukatzeko asmoz.

5. Artikulua - Baldintza Onuragarriagoak.

Bere osotasunean kontsideratuz, hitzarmen honetan finkatutakoak baino onuragarriagoak diren egoera pertsonalak errespetatuko dira, errespetu hau era hertsiki pertsonalean mantenduz.

6. Artikulua - Konpentsazio eta Zurgapena.

Hitzarmen honetan finkatutako baldintza ekonomikoak urteko konputuan zurgagarri eta konpentsagarri dira, lehenagotik dauden edo etorkizunean ezar litezkeen era guztietako hobekuntzekin.